Pasa den asteburuan hainbat lasterketa egon ziren kadete, junior eta 23 azpiko mailan. Kadeteek Euskadiko Txapelketa lehiatu zuten eta Jaime Romerok gaixotuta ez zuen parte hartu. Beraz astigartarrenen ordezkaritza Enekoitz Azparrenen esku zegoen. 25garren postuan amaitu zuen. Hurrengo egunean, Amarozen, 58garren bukatu zuen.
Juniorrek Ezkion zuten lasterketa eta bi aldiz geratu zen lasterketa erorketen ondorioz. Azkenean, hirugarren irteera eman zen eta Telmo Semperenak 35garren postua eskuratu zuen.
23 azpiko bi astigartarrek kilometroak egiten jarraitzen dute maila honetan. Xabier Mikel Azparren Segoviako itzulian aritu zen pasa den asteko asteazkena eta ostiralean. Eta Loinaz Memorialean igandean. Bi frogak amaitzea lortu zuen.
Urko Semperenak Irungo Klasikoan, Murgian eta Loinaz sarian hartu zuen parte. Beasainen ez zuen lasterketa amaitu baina bai beste bietan.