Asteazkenean beteko dira 40 urte Armadun Poliziak Joseba Barandiaran astigartarra tiroz hil zuela. 1978ko San Ferminetan poliziak tiroz Iruñean German Rodriguez LKI alderdiaren kidea erail ondoren, greba orokorrari deitu eta Donostiako Aldapeta kaleko istiluetan zegoela, Armadun Poliziak su egin eta bala batek Joseba Barandiaran hil zuen. Gertaera garaian Josebak 18 urte besterik ez zituen.
Joseba Gogoan! herritar ekimenak ekitaldi desberdinak antolatu ditu orain 40 urte gertatu zena oroitzeko. 13:30etan hasita Josebaren omenezko muralean erakusketa egongo da, lore eskaintza egingo zaio eta agurra ere dantzatuko da.
Ondoren bazkaria antolatu da Ipintzan
Bertsolariek ere abestuko dituzte koplak eta hizlariak egongo dira, baita abeslariak ere. Eusko Gudariak abestuko dute eta omenaldian hartuko dute parte besteak beste: Zipotza Elkarteak, AGAk, Iruñeko Peñak, Ahaztuak, Joseba eta Germanen sendiak eta lagunak.
Ondoren herri bazkaria antolatu dute. Ipintzan izango da eta izena eman behar da Zipotzan. Esan 20 euro ordaindu behar dela bazkarirako.
19:00etan omenaldia Aldapetan
Arratsaldean, 19:00etan, omenaldia Donostiara eramango da. Aldapetan gogoratuko da Joseba Barandiaran astigartarra.