Gipuzkoakoa bihar, Miramonen

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 6a, 02:00

Ipar Martxako proba izango da bihar, arratsaldeko 17:30etan hasita, Miramonen. Gipuzkoako aurreneko lehiaketa ofiziala izango da hori, eta probintziako txapelketa gisa balioko du. Guz­tira, 80 partehartzaile inguru izango dira, horietatik 10 bat hernaniarrak. Miramongo basoan egingo dute, 4,8 kilometroko zirkuituari bi itzuli emanda; guztira 9,6 kilometro. Espai­nia­ko Txapelketarako ere puntuagarria izango denez, toki askotatik eto­rriko dira; tartean, Aran­­txa Pinedo eta Pablo Ariza Espai­niako txapeldunak. Izena eman daiteke oraindik, 15 eu­ro­an: www.herrikrosa.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!