Galiziara joango dira gaur, Ozenki abesbatzako kideak, emanaldi berezi bat eskaintzera. Lugoko Ribadeo herrian izango da, San Roque auzoan, eta iluntzeko 20:30etan hasita, habanera eta musika hispanoamerikarren Ría de Ribadeo jaialdian kantatuko dute hernaniarrek. Kontzertuan, lagun izango dituzte Ribadeoko abesbatza, eta Pola de Sieroko Ángel Embil abesbatza asturiarra.