Munduko Txapelketan izango da Aitor Urkia!

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 6a, 02:00

Sekulako mailan ari da Aitor Urkia atleta hernaniarra, eta maiatzean Munduko Txapel­ke­­tarako marka minimoa lor­­tu ondoren, han izango dela baieztatu du Espainiako Federa­zio­ak. Hori horrela, Fin­landiako Tempere hirian lehi­a­tuko da Urkia, 20 urtez azpikoen Munduko Txapelketan, mailu jaurtiketan. Datorren astean izango da hori, uztailaren 10etik 15era.

Joan den astean eman zuen deitutakoen zerrenda, Espainiako Federazioak; eta egun batzuk lehenago, beste lorpen haundi bat izan zuen Urkiak: zilarrezko domina eskuratu zuen, 20 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan, Murtzian. 6 kiloko mailua, 66,05 metrora jaurti zuen, bigarren postua lortzeko.

Maila onenean iritsiko da, beraz, Mundialera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!