Zapi gorriak lepora Martindegin, asteburu osoko festaren seinale!

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 6a, 02:00

Iruñako San Ferminak baino ordubete lehenago, goizeko 11:00ak direnean, botako dute aurreneko etxeferoa gaur, Mar­tindegi auzoan, festei hasiera emateko. Zapi gorriak prest izango dituzte ordurako, eta lepoan jantzi eta berehala, kalejiran abiatuko dira denak, auzoan barrena. Horri, buru­haundiek eta haurren jolasek emango diote segida. Auzo­ko­ak bakarrik ez, ingurutik joan­da­koak ere arituko dira jolasean; eta horien artean, ziur ez du­te­la hutsik egingo, udara pa­sa­tzera Her­na­nira etorri diren haur saha­rarrek ere!

Haurrak batera eta bestera, jolasean... eta helduak hamai­ketakoa egiten! Horrek ere ez baitu hutsik egiten, San Fermin jaien hasieran!

Marrazkiak, tiro lehiaketa, sagardoa eta tortillak
Bazkaltzeko tarte bat hartu ondoren, 17:00etan segiko dute festarekin, eta ohiko egi­taraua izango du, aurreneko arratsal­deak ere. Errekaren alde ba­te­an, mahaiaren bueltan eseri­ko dira haurrak, kontzentratuta, marrazkiak egiten; eta beste aldean, tiro karabina lehiake­tan ariko dira, ondo kontzen­tra­tu­ta horretan ere!

Geroago hartuko dute la­sai­tua, eta gozatua, puzgarriak jartzen dituztenean. Eta bien bitartean, helduak nor bere etxean, ahalik eta tortillarik goxoena prestatzen. 14 sagar­do­tegitako sagardoarekin ba­te­ra dastatuko dituzte 20:00etan, eta baita tortilla onena aukeratu ere. Saria izango du, gainera.

Eta bihar dagoeneko larun­bata denez, etxeratzeko presa­rik ere ez dute izango. Bide Batez taldearekin erromeria luzatuko dira, beraz.

Herri kirol saio polita, igande goizean
Egitarau zabalarekin jarraitu­ko dute San Ferminek, asteburu­an ere. Bihar izango dira, auzo bazkaria, zezen txikiak eta zal­ditxoak, Laiotzekin bi dantzal­di, eta zaldi dema.

Eta igandean, bertso eta bertso artean, izango da herri kirol saio polita: biren kontra ariko da Aitzol Atutxa aizko­la­ria; Eneko Saralegi eta Unai Otaegiren kontra.

MARTINDEGIKO JAIAK

GAUR, ostirala
11:00, Festei hasiera emateko, auzoan zehar kalejira. 
11:30, Haur jolasak eta buruhaundiak.
17:00, Denak marraztera.
17:00, 49. Tiro Karabina Lehiaketa.
18:30, Puzgarri bereziak.
19:00, Dastaketako tortillak jasotzea.
20:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak, ondorengo sagardotegiekin: Zelaia, Oia­lume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indione.
Ondoren, Tortilla goxoaren emaitza, Akelenea jatetxeak sarituta.
22:30, Erromeria, Bide Batez taldearekin.

BIHAR, larunbata
10:30, Auzoko Hildakoen alde Meza. Ondoren, hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik. 
13:00, Goiko aristian, oroigarri xume bat gure artean ez daudenentzat. Tturko familiari eskertza, ematen diguten harreragatik.
14:30, Auzo bazkaria.
16:30, Gaztelu puzgarria.
18:00, Zezen txikiak eta zalditxoak.
19:30, Arratsaldeko dantzaldi saioa, Laiotz taldearekin.
23:00, XVII. Abere dema, Imanol Paolla eta Asteasuko Itxaso Arrutiren zaldein artean zaldien artean.
00:00, Dantzaldia, Laiotzekin.
Goizaldean, Platano dantza lehiaketa.

ETZI, igandea
12:00, Euskal Festa: Aizkolariak: Aitzol Atutxa batetik, eta Eneko Saralegi eta Unai Otaegi bikotea bestetik, lehian. Harri­jasotzailea: Mikel Lopetegi ‘Urra’. 
13:00, Bertsolarien saio berezia: Andoni Egaña eta Amets Arzallus.
18:00, XXII. Trikitilari Gaztetxoen Txapelketa.
18:00-19:00, Toka txapelketa nagusia (Gurutzeta sukaldeak antolatuta).
Jarraian, Bertsolarien bigarren saioa: Aitor Mendiluze eta Miren Amuriza.
20:00, Erromeria, Eider eta Lierni Tolosa ahizpekin.
Ondoren, Kalejira auzoan ba­rre­na, festei bukaera emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!