Hiru sari banatzen ditu urtero, 2009tik, Bai Euskarari elkarteak. Eta aurten, Talleres Mitxelena kooperatiba hernaniarrak jaso du, Bai Euskarari Sarietako bat. Donostiako Tabakaleran egin zuten sari banaketa, eta elkarteak nabarmendu zuen, «hizkuntzarekiko sentsibilitate berezia» daukala Talleres Mitxelenak: «euskera izan da, modu naturalean, kooperatibaren ahotsa urte guzti hauetan. Euskerak markatzen du organizazioaren identitatea, eta euskeraz bizi eta lan egiten dute bertako pertsonek», azaldu zuen Bai Euskararik.
Gogora ekarri zuen, era berean, Bai Euskarari ziurtagiriaren Zerbitzua euskaraz maila lortu zuela enpresak 2012an, eta «hizkuntzaren aldeko proiektu askotan» hartzen duela parte: «kooperatiba belaunaldiz belaunaldi euskeraz hazten doalako, eta Euskal Herriko industria euskalduntzeko lan egiten dutelako, merezi dute Bai Euskarari Saria».
Beste bi sariak, jaso zituzten Fideslan aholkularitza enpresak; eta Jon Garaño eta Aitor Arregi zine zuzendariek, «euskal kultura eta industria hazteko lan egiteagatik».