Hemen dira San Ferminak!

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 5a, 02:00

Prest dauzkate zapi gorriak eta kamixeta txuriak, Martin­degiko auzotarrek. Izan ere, hemen dira San Fermin jaiak! Bihar bertan hasiko dira, goizeko 11:00etan egingo duten kalejirarekin. Segidan, jolasak eta buruhaundiak izango di­tuzte gozagarri, gaztetxoek.
Eta arratsaldean, ez dira faltako ohiko zitak: marrazki tailerra, tiro karabina lehiaketa, puzgarriak, sagardo eta tortilla dastaketa, eta erromeria Bide Batez taldearekin.
Asteburuan segiko du festak, eta igandera arte izango da zerekin gozatu.

MARTINDEGIKO JAIAK
BIHAR, ostirala
11:00, Festei hasiera emateko, auzoan zehar kalejira.
11:30, Haur jolasak eta buruhaundiak.
17:00, Denak marraztera.
17:00, 49. Tiro Karabina Lehiaketa.
18:30, Puzgarri bereziak.
19:00, Dastaketako tortillak jasotzea.
20:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak, ondorengo sagardotegiekin: Zelaia, Oia­lume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indione.
Ondoren, Tortilla goxoaren emaitza, Akelenea jatetxeak sarituta.
22:30, Erromeria, Bide Batez taldearekin.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!