Beherapen Azoka, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 12a, 02:00

Gaur eta bihar Beherapen Azo­ka jarriko du, Berriak merkatari eta ostalarien elkarteak, Plaza Berrin, goizeko 10:00etatik 14:00eta­ra, eta arra­tsal­deko 16:00etatik 20:00­etara. Herriko hainbat dendak hartuko dute parte, eta «kapritxoren bat eskura­tzeko aukera bikaina» izango dela aurreratu du Berriakek. 

Hernaniko merkatarien el­kar­tetik diote: «Oporretara joa­teko gertu zaudetela aprobetxatuz, Beherapen Azokatik pasatzea baino plan hobeagorik ez dago. Eskaintzen duten kalitate ezinhobea prezio onenetan gozatu ahal izango duzue».

Hurbiltzen diren hernaniar edo ez hernaniarrek dendetan dagoena prezio hobean aurkituko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!