Izenematea zabalik, ikastarorako

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 7a, 02:00

Euskal Herriaren historiari buruz, udako ikastaroa antolatu du Hernani Errotzenek, Nabarralderekin elkarlanean. Uztailaren 16tik 19ra izango da, egunero 10:00etatik 12:00etara, Biterin. Eta bertan parte hartzeko, zabalik dago izenematea, uztailaren 12ra arte. Horretarako, bidali mezua, izen-abizenekin, herriaerrotzen@gmail.com helbide elektronikora. 10 euro dira, matrikula eta materiala barne. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!