Música para salvar vidas elkarteari laguntzeko, kontzertu berezia izango da larunbat honetan, San Joan Bataiatzailearen parrokian. Arratsaldeko 19:45etan hasita, gospel kontzertua eskainiko du Aba Taano taldeak. Sarrera doan izango da, baina borondatea eskatuko dute bukaeran, Ugandako umezurtzei laguntzeko proiekturako.