Hilabeteko egitarauaren barruan, bi zita berezi antolatu ditu Hernaniko Gaztelekuak: paintball uztailaren 12an, 10:00etan Zinkoenean elkartuta; eta piraguismoa uztailaren 24an Ondarretan, 16:00etan G2 autobusa hartuta. Bi horietan, izena eman behar da aurrez, hgaztelekua@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Paintballerako 10 euro dira, eta piraguismoa egiteko 2 euro eraman behar dira.