Gipuzkoako lehen Ipar Martxako txapelketa ospatu zen Miramongo basoan. Hernaniar martxalariak lasterketa aipagarria egin zuten, bostek podiumera igotzea lortu baitzuten. Emakumeetan Arantxa Astigarraga 5garrena izan zen helmugan eta gipuzkoar txapeldun. Visi Madina 3garrena izan zen Gipuzkoakoan. Gizonezkoetan hiru lehen gipuzkoarrak hernaniarrak izan ziren. Agustin Urretabizkaia 3garrena izan zen helmugan eta Gipuzkoako txapeldun eta Alberto Arenales eta Javi Muro berarekin igo ziren podiumera. Albiste txarra Ramón Garaizar bermeotarraren heriotza izan zen bihotzekoak jota.