Joseba gogoan herritar ekimena antolatu dute datorren asteazkenean, uztailaren 11n, Joseba Barandiaran tiroz hil zutela 40 urte beteko direnean. 13:30etan hasita, erakusketa, lore eskaintza, agurra, bertsolariak, hizlariak eta abeslariak izango dira, bere omenezko muralean; eta herri bazkaria gero, Ipintzan (izenematea Zipotzan, 20 euroan).