Herri bazkari bat antolatu nahi, eta egun osoko plana prestatu du Astigarragako salsero talde batek, uztailaren 28rako. Marmitako lehiaketa egingo dute aurrena, 10:30etan hasi eta 14:00etarako bukatuta. Gehienez ere, 15 taldek parte hartu ahal izango dute, eta igande honetara arte dago epea, izena emateko: kultur etxean, edo marmitako.astigarraga@gmail.com helbidean. Talde bakoitzak 20 lagunentzat prestatu beharko du.
Izan ere, lehiaketaren ondoren, herri bazkari irekia egingo dute, 14:30etan Foru Plazan. Txartelak uztailaren 19an salduko dituzte, Joseba Barandiaran plazan, 19:00etatik 21:00etara; helduek 12 euro, haurrek 6 euro. Bazkariaren ondoren, erromeria izango da.