«Babesik gabe geratu da, jangela haunditzeko EAJren proposamena»

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 4a, 02:00

Herri Eskolako jangelaren haundipenerako, EAJk egin duen proposamena kritikatu du EH Bilduk, ez duelako be­tetzen, iazko ekainean ple­no­­ak hartutako erabakia: «ikas­to­la­ko zuzendariak ohartarazi zuen, eskolako jangela txiki­an ara­zo­ak zeudela, eta horri eran­tzunez, mozio bateratua aur­kez­tu genuen EH Bilduk eta PSE-EEk. Aho batez onar­tu zen, 2018ko udaran jan­ge­la haun­di­tuko zela, eta haun­di­pen ho­rrek solairu gehiago ahal­bi­detuko zituela. Proiek­tuaren idaz­ketak 2017ko aza­rorako eginda behar zuen».

Baina azaleratu du, pro­iek­turik ez dagoela; «eta opo­si­zio­­ari oraindik aurkeztu ez za­ion proposamenak, ez du ahalbi­de­­tzen jangelaren gai­nean espa­zio berriak eraiki­tzea. Gai­ne­­ra, 2018ko aurre­kontuan 350.000 euro daude jasota ho­rre­ta­ra­ko, eta EAJk 140.000 euro bai­no gutxiago gastatu nahi ditu».
Horregatik, EH Bilduk dio ez duela EAJren proposame­na ulertzen: «badirudi esko­la­ren haundipena Arrobi­txu­lon egin egingo dela, baina da­ta zeha­tzik gabe. Aurrei­kus­­pen baiko­rre­nak, 2022ra atze­ratzen du, baina ordu­ra­ko, es­kolak espa­zio berriak be­har­ko ditu. Ho­rre­gatik guz­tiagatik, EAJk izan ezik, gai­nontzeko talde guz­ti­ek eska­tzen dute, jangelaren haun­­di­penak espa­zio berriak ahal­bi­detu ditza­la. Dirua badago, egin­garria da. Zer gehia­go behar da? EAJk eskolaren eta hau­rren hez­kun­tza kali­ta­te­a­ren etor­ki­­zu­na baldintzatu nahi ditu».

«EAJren zirkua», plenoan
EH Bilduk azaldu du, EAJk «jangelan arazorik ez zegoe­la» adierazi zuela hasieran, baina maiatzean, Gipuzkoa­ko Hez­kun­tza Saileko tekni­kariek onartu zutela, egoera jasane­zi­na zela: «EAJk erai­­kitako ge­zu­rra aire­tik leher­tu da, eta bere utzi­keria eta ardu­ragabekeria­ga­tik, eskola eta haurrak, ha­la­moduz moldatu beharko di­ra datorren ikasturtean».

Horren aurrean, EH Bil­duk eta PSE-EEk mozioa aur­keztu zuten azkeneko pleno­an, eska­tuz jangelaren haun­­dipen dui­na egin eta EAJren propo­sa­me­na bertan behera uztea: «bi alderdien botoe­kin onartu zen, EAJren zirku eta guzti. Au­rre­na, alkateak eskolako zu­zendari­tza­ri eta Ordez­ka­ri­tza Organo Gorena­ri leporatu zien haun­di­pena garaiz ez egin iza­na; onarte­zina. Eta gero, boz­ka­tze­ko garaian, EAJko zi­ne­gotziek, alkateak izan ezik, ple­notik alde egin zu­ten, mo­zio­ari botorik ez ema­tea­rren. Alkatea abste­ni­tu egin zen. Antzerki ho­rre­kin argi ge­ratu zen, EAJrentzat Hez­­kun­tza ez dela gai estra­te­gi­koa, gainetik kentzen saia­tzen den arazoa baizik. Beraz, gainean egongo gara, Hez­kun­­tza pro­iek­tuak aurrera era­mateko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!