Prest dauzkate, Martindegiko auzotarrek, galtza eta kamixeta txuriak, eta zapi gorriak. Izan ere, ostiralean hasiko dira San Fermin jaiak! Goizeko 11:00etan egingo dute kalejira, festei hasiera emanez, eta urteroko zitek alaituko dute aurreneko eguna: haur jolasak, marrazki tailerra, tiro karabina lehiaketa, tortilla eta sagardo dastaketa, eta erromeria, Bide Batez taldearekin.
Larunbatean, berriz, auzo bazkaria egingo dute (txartelak bihar arte salgai, elkartean), zezentxo eta zalditxoak, zaldien arteko abere dema, eta Laiotz taldearekin dantzaldi bikoitza.
Eta igandean, festak bukatzeko, herri kirolak izango dira goizean, Andoni Egaña eta Amets Arzallusen bertsoek girotuta; eta arratsaldean, trikitilariak, toka, erromeria...
MARTINDEGIKO JAIAK
UZTAILAK 6, ostirala
11:00, Festei hasiera emateko, auzoan zehar kalejira.
11:30, Haur jolasak eta buruhaundiak.
17:00, Denak marraztera.
17:00, 49. Tiro Karabina Lehiaketa.
18:30, Puzgarri bereziak.
19:00, Dastaketako tortillak jasotzea.
20:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak, ondorengo sagardotegiekin: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indione.
Ondoren, Tortilla goxoaren emaitza, Akelenea jatetxeak sarituta.
22:30, Erromeria, Bide Batez taldearekin.