«Senideak non dauden lurperatuta jakiten eta bilaketan laguntzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 4a, 02:00

Paco Etxeberria antropologo fi­­siko donostiarrak, Nafa­rro­ako Manuel de Irujo saria ira­bazi zuen ekainean Memoria His­to­rikoa berreskuratzearren egin duen lanarengatik; eta sari hori bere lan taldera za­bal­­du zuen. Talde horren par­te da Maider Urretabizkaia Ira­­di astigar­tarra. Aranzadi Zientzia Elkar­tean egiten du lan krimi­no­logia ikasi eta ge­ro. Me­moria Historikoaren atzean zer lan egiten ari diren ongi baino hobeto ezagutzen du.

Honen guztiaren hasiera 2002 urtean kokatzen du. Aran­zadi Zientzia Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Bake­gin­tza eta Bizikidetzarako Idaz­karitza Nagusiaren baitako Bik­timen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin itun bat sinatu zuen, Gerra Zibilean desagertutako edota fusila­tutako pertsonei buruzkoa.

«Jendea gurekin (plu­ra­le­an hitz egitean Aranzadiko lan-tal­de osoaren izenean ari naiz) harremanetan jartzen zen Gerra Zibilean desa­ger­tu­tako euren senideari buruzko infor­mazioa eskatu eta, ahal iza­te­ko­tan, non lurperatuta zegoen jakin eta agur duin bat eman ahal izateko; izan ere, jende askok eta askok gaur egun oraindik ere ez daki zer ger­ta­tu zitzaien senide haiei. Kasu batzuetan hilerrietan lurpera­tuta egon ohi dira eta lurpe­ratze hori frogatzen du­en do­kumentazioa lortu ahal izaten dugu. Beste ba­tzuetan, aldiz, hobi-komu­netan aurki­tzen dira eta oraindik ere milaka dira frontean zebil­tzala hil, inork bertan erori zirela jakin ez eta inguruko mendietako lurpean ahaztuta egongo direnak».

«Urteek aurrera egin ahala gertatukoari buruzko testigantzak desagertzen ari dira eta horrek lana asko zailtzen du»

«Ikerketa amaitzen denean txostena bidaltzen diogu familiari»
Maider Urretabizkaiak do­ku­­­­mentazio lanak egiten ditu eta lan egiteko era azal­tzen du. «Hasiera batean testi­gan­tzak jasotzen genituen eta horrek ahalbidetzen zuen, neu­­rri haundi batean, hobiak aurkitzea. Urteek aurrera egin ahala, ordea, urte latz haietan gertatutakoari buruzko testi­gantza eman zezaketen belau­naldiak desagertuz joan dira eta horrek esanguratsuki zail­du du lana».

Dena den aipatu behar da, egun, desagertutako eta fusi­la­tutako pertsonez gain, preso egondako edota Gudari edo Mi­liziano izandako kasuetara ere zabaldu dela ikerketa, bai­ta pertsona zibiletara ere. «Egun, 2016tik, Memoriaren, Biziki­detzaren eta Giza Esku­bideen Institutuaren, Gogora Institu­tu­aren eta Aranzadi Zi­en­tzia Elkar­tearen arteko Hi­tzar­­­menaren baitan biltzen da egiten dugun lana, Gerra Zibi­la­ren ondorioz desa­ger­tutako, fusilatutako edo atxi­lotutako pertsonak iker­tzeko es­kaera egin duten senideei arreta eman eta eskaria kude­a­tzeko».

«Desagertutako senideari buruzko informazioa eskatu, non dagoen jakin eta agur duin bat eman nahi da»

Ildo honetan Urreta­biz­ka­iak dio, «jendea gurekin harre­manetan jartzen da euren se­nideari buruz dakiena konta­tuz eta guk, ikerketa amaitu­tzat eman dezakegula uste dugunean, etxera bidaltzen diogu aurkitutako dokumen­tazio guztiarekin egindako txos­ten bat, biografiatxo bate­kin batera. Zerbitzua guztiz doakoa da eta ikerketa hau az­karra izaten da batzuetan, baina orokorrean nahiko luze jo­tzen du; izan ere, artxibo eta erregistro desberdinetara es­ka­tu behar izaten dugu do­kumentazioa eta haien eran­tzuna jasotzerako hila­beteak igarotzen dira gehienetan».

Kasu batzuetan gorpuak lokalizatzen dira, baina ez beti. «ADN banku bat ere exis­titzen da. Genetikaren arauei jarraiki, bilatzen den pertso­narekin konpatibleena izan dai­te­keen senidea nor izan daitekeen aztertzen da, listu-lagina jasotzen zaio eta banku batean gordeta geratzen da etorkizunean aurki daitez­keen edo jada aurkitu diren baina identifikatu ez diren gorpuen ADNarekin kon­pa­ra­tu ahal izateko. Har­tutako la­gi­na­rekin bat dato­rren ADN­a aur­kituz gero, fami­liari he­zu­rrak entre­ga­tzen zaizkio kutxa ba­tean, Gerra Zibilaren itzal­pe­an hildako pertsona hark bere duintasuna berres­kura dezan eta familiak nahi duen lekuan lurperatua izan da­din».

 

«Aurten 200 eskaera izan ditugu, eta 80 argitu dira»

«Emaitzarik onena da hezurrak aurkitu eta familiari itzultzen zaizkionean», dio Urretabizkaiak.

Maider Urretabizkaia urta­rrilean sartu zen proiektuan eta berarekin jar­tzen dira kon­taktuan familiak eta es­pedientea irekitzen du. «Or­­­­dun hasten da nire doku­men­­tazio lana. Emai­tzarik ho­berena da hezurrak aur­ki­tu eta itzul­tzen zaizkie­nean».

Lotura bat eduki behar du Euskal Autonomiarekin. «Es­ka­tzen dunak izan behar du he­mengoa edo es­ka­tzailea nahiz eta ez izan he­mengoa  bertan egon be­har zuen pre­so edo hemengo gu­da­loste ba­tean egon. Ez bal­din bada­go loturarik proiektutik kan­po geratzen da». 

2018an 200 eskaera iritsi zaizkie Aranzadikoei. «Sei hila­­betetan. Kasu asko dira. Batzuetan dokumentazio asko dago eta erraza da jakitea zer gertatu zen. Esaterako bada­kigu gudari bat zela, zer bata­i­loietan zegoen, nomi­nak aur­­kitzen ditugu, kobra­tzeari utzi zion demagun maia­tza­ren bigarren hama­bos­­tal­di­an... Ordu­an badakigu noiz hil zen. Batailoi hori momen­tu horre­tan non zegoen jaki­ten dugu eta inguru horre­ta­ko erregistro zibile­tara idaz­­ten dugu eskatuz ea hor erre­gis­tratua izan zen. Batzue­tan horrela da eta bestetan ez».

Badaude kasuak inoiz ix­ten ez direnak, «mahai gai­nean daude eta bapatean zer­bait berria aur­kitzen duzu. Bes­te batzuk, berriz, argitzen di­ra. Aurten, esaterako, 200 ho­ri­etatik dagoeneko 80 argi­tu dira. Gehienak Bizkaiko ka­suak dira». 

«Oso polita da eta jendeak asko eskertzen du» dio Mai­derrek. «Jakitea zure aita edo osabari zer gertatu zitzaion 80 urte eta gero izugarria da beraientzat». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!