Hernaniko zortzi talde lehian, txapelketa internazionalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 3a, 14:17

Martxan da, beste urte batez, Donosti Cup futbol txapelketa internazionala. Mundu osoko taldeak etorri dira jokatzera, eta Hernanik ere, protagonis­mo haundia izango du, berri­ro. Batetik, zortzi talde hernaniar ariko direlako torneoan; eta bestetik, partidu asko jokatu­ko direlako Zubipen.
Ilunben inauguratu zuten torneoa, atzo gauean; baina ordurako, dagoeneko jokatu zuten talde askok, ligaxkako estreinako partidua.

Nesketan bi talde, Hernanik
Hernaniarrek ere, jokatu zuten aurreneko partidua. Nesketan, bi talde izango ditu Hernanik: 18 urtez azpikoetan bat, eta 14 urtez azpikoetan bestea. Aurre­nekoek, galdu egin zuten, Fontsanta-Fatjo talde katalu­nia­rraren (1-2); Bartzelonaren kontra jokatuko dute gaur, 13:00etan Zarautzen; eta Terra­nova kolonbiarraren kontra bihar, 17:00etan Zubipen.
14 urtez azpikoek, berriz, irabazi egin zuten, Futfem Ta­lents Academy katalunia­rra­ren kontra (2-1). Wisconsin estatu­batuarraren kontra ariko dira gaur, 10:00etan Lasarten; eta Antigua Luberriren kontra, 10:00etan Errenterian.

Mutilen sei talde, lau kategoriatan
Mutiletan, aldiz, sei talderekin ariko da Hernani, lau katego­ria ezberdinetan: 18 urtez azpi­koetan talde bat, 16 urtez azpi­koetan bi talde, 14 urtez azpi­ko­etan talde bat, eta 13 urtez azpikoetan beste bi talde.
Helduenek, garaipen batekin hasi zuten txapelketa, Mur­tzia­ko Algar taldearen kontra (2-1). Seguraren kontra jokatuko dute gaur, 19:00etan Orion; eta Alfortville frantsesaren kontra bihar, 19:00etan Andoainen.
16 urtez azpikoetan, berriz, berdindu egin zuen A taldeak, Benimodo valentziarraren kon­tra (1-1). Alcorconeko Trivalval­deras izango du kontrario gaur, 18:30etan Beasainen; eta San Ra­mon hartuko du Zubipen bihar, 19:00etan. B taldeak, bere aldetik, galdu egin zuen Ta­rragonako Set11 taldearen kon­tra (0-3). Beste talde kata­lu­niar bat, Atletic Sant Just, izango du kontrario gaur, 18:30etan Herreran; eta Doral estatubatuarra bihar, arratsal­deko 18:00etan Zubipen.
Bikain hasi zuen txapel­ke­ta, 14 urtez azpikoen taldeak, Mundarrori 4-0 irabazita. Sao Joao Brito portugaldarra izan­go du aurrean gaur, 16:00etan Pasaian; eta PA Team Aca­de­my madrildarra bihar, eguerdiko 12:00etan Usurbilen.
Eta azkenik, 13 urtez azpi­koen bi taldeak izango ditu Hernanik. A taldeak galdu egin zuen, PA Team Academyren kon­tra (1-5). Buelta emateko, Tolosaren kontra jokatuko du gaur, 17:00etan Villabonan; eta ISL estatubatuarra har­tu­ko du Zubipen bihar, 12:00etan.
B taldeak ere, porrot bate­kin ekin zion txapelketari, Trin­txerperen kontra galduta (1-3). Beran jokatuko du gaur, Vas­co­ni­a­ren kontra, 11:45etan; eta Irunen bihar, 15:30etan, Sale­sia­nos Guadalajararen kon­tra.

Multzo bakoitzeko bi talde onenak, aurrera
Atzotik bihar arte jokatuko dituzten partiduak, hasierako ligaxkari dagozkio; eta multzo bakoitzean, bi talde onenek egin­go dute aurrera. Kate­go­ri­a­ren arabera, final hamasei­re­nak jokatzeko sailkatuko dira, edo final 32renak. Ostegunean bertan jokatuko dira horiek, eta baita fase horretatik ere au­rrera eginez gero, egun be­rean jokatuko dute hurrengo kan­poraketa ere.
Ligaxkako bi aurrenekoetan sartu ez direnek, berriz, kon­tso­lazio torneoa jokatuko dute, ostegunetik aurrera haiek ere.

Dozenaka partidu, Zubipen
Etxean jokatuko dituzte zenbait partidu hernaniarrek. Baina beste partidu asko ere izango dira Zubipen, egunero. Zortzi partidu jokatu ziren atzo, bes­te zortzi izango dira gaur eta bihar; goizeko 10:00etan aurre­nekoa, eta 19:00etan azkena.
Eta behin kanporaketak hasita, oraindik ere gehiago jokatuko dira: hamabi partidu izango dira ostegunean, goi­ze­ko 09:00etan aurrenekoa, eta 20:00etan azkena. Eta beste ha­maika ostiralean, ordutegi berarekin; tartean, kontsola­zio torneoko bost final, 15:30etan hasita, bata bestearen atzetik.
Hernaniko talde bakoitza­ren partiduak, Zubipen joka­tuko diren partidu guztien ze­rrenda, eta txa­pelketari bu­ruz­ko infor­ma­zioa, torne­o­a­­ren web­gunean da­ude eskuragarri: www.donosticup.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!