Zinea eta musika kalean, eguraldi onarekin batera

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 4a, 02:00

Eguraldi onarekin batera, ka­leko ekintzak ugaritzen hasi dira; eta datozen egu­ne­tan, bi zita izango dira, Asti­garragan. Bihar, musika eta pintxopote berezia antolatu dute Sagardo Plazan, behin plazaren berri­tze lanak bukatuta. 18:30etan ha­si­ta, Lemon & Twist eta The Lord Trio taldeek joko dute.

Eta etzi, ostiralean, Zinea kalean saioei ekingo diete. Foru Plazan izango dira, gaue­ko 22:30etan, eta Handia peli­ku­la izango da aurre­ne­koa, Jon Garaño astigartarrak zuzen­dua. Hurrengo osti­ra­le­an, La suerte de los Logan jarriko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!