Bilerarako deia, konpartsan atera ziren guztiei

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 3a, 02:00

Behin San Joan jaiak bukatu­ta, bilera baterako deia egin du San Joan Konpartsa elkar­teak. Ostegun honetan izango da, arratsaldeko 19:30etan ha­sita, Biteri kultur etxean.

Bertara deitu ditu, konpar­tsan atera ziren partehar­tzai­le guztiak, eta bi zati nagusi izango ditu bilerak: aurrena, San Joan jaien balorazioa egin­go dute; eta ondoren, aur­ten­go San Joanetako kon­par­tsa­ren DVDa proiektatuko dute.

Errifaren zozketan sarituak, uztailaren 26ra arte epea
Konpartsa egin zen egun be­rean, errifaren zozketa egin zuen elkarteak, eta 2104 zen­bakia izan da saritua. Ira­baz­le­ak, uztailaren 26ra arte dau­ka telefonoz deitzeko, zen­baki honetara: 695 753 138.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!