Uztailean eta irailean, B2 eta C1 azterketak prestatzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 3a, 02:00

Ikasturtea bukatuta, udako eskaintza zabaldu du Herna­ni­ko AEK euskaltegiak. Bi mo­tatako ikastaroak izango dira, aukeran: aurrez aurreko ikastaro trinkoak, eta autoikaskuntza bidezkoak.

Aurrez aurrekoak, hilabete batekoak izango dira: uztailean bat, eta irailean bestea. B2 eta C1 azterketak prestatzeko izango dira, eta astean hiru egunez emango dituzte, gehi tutoretza orduak; 30 ordu, guz­­tira. Ikastaro horietan, soilik eman dezakete izena, bukatu berri den ikasturtean euskaltegian aritutako ikasleek.

Autoikaskuntza bidezkoetan, aldiz, edozein herritarrek eman dezake izena. Bi hilabeteko iraupena izango dute ho­riek, uztaila eta iraila; eta 76 ordu izango dira guztira.

Ikastaro horiek, Hernaniko Udalak diruz lagunduko ditu. Informazio gehiagorako, jarri harremanetan euskaltegiarekin: hernani@aek.eus helbidean, edo 607 592 864 telefonoan.

Euskera ikastea doan izateko eskaera, ikasleek
Bestalde, Hernanialdeko AEKko ikasleek, taldeko argazkiak egin dituzte, euskera ikastea doan izatea eskatuz; eta bat egin dute Kontseiluaren aldarrikapenarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!