Luis Goñik Mutriku-Deba zeharkaldia irabazi du laugarren aldiz

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 2a, 02:00

Luis Goñik Mutriku-Deba itsas zeharkaldia irabazi zuen atzo laugarren aldiz eta bide batez zeharkaldiko errekorra ere egin zuen. 35:51 denbora behar izan zuen 3.000 metroak betetzen eta aurreko urteko marka 12 segundotan jeitsi zuen. Ez zen egun makala izan Goñitarrentzat; Ordizian Enaitz Goñik, Luisen semeak, domina lortu zuen Euskal Herriko alebin txapelketan. 400 estilotan bron­tzea eskuratu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!