Askekintzaren Gurean dokumentala, Euskal Herriko festetako animalien erabilera salatzen duen lana, sareetan dago dagoeneko. Doan ikus daiteke dokumentalaren webgunean. Euskal hiriburuetan eta herri ugaritan zehar Askekintzak egindako emanaldien bira bukatu ondoren, orain, irekian dago dokumentalaren atarian gureandokumentala.eus.