Kaxko Elkarteak antolaturiko eta Tantai Ipuin enpresak emandako tailerrek arrakasta izan zuten maiatzaren 16, ekainaren 13 eta 20an. Buruhaundiak egin zituzten umeek eta hiru egunetan bete zuten Biteriko lokala. Uztailaren 15ean, Karmengo Jaien barruan, eguerdiko 12:00etan, Plaza Berrin erakutsiko dituzte egindago lanak.