Uztaila, irteera eta ekintzaz beteta

Kronika - Erredakzioa 2018ko uztailaren 2a

HERNANIKO Gaztelekuak gaur hasiko ditu udarako ekintza eta irteerak. Lehenengoa hondartzara irteera izango da. 10:50etan geratu dira G1 autobus paradan eta bueltako auto­busa 14:30etan hartuko dute. Bazkaria eraman behar da eta eguzkitako krema ere bai. Bigarren irteera bihar egin­go dute. Leitzaranen ba­rrena ibiliko dira bizikletan. Trenez joango dira 10:00etan eta buelta 14:00etan egingo du­te. Hamaiketakoa, kaskoa, bainujantzia eta euro bat eraman behar dira. Bizikletako puzgailua ere komeni da.

Uztailean, asteburutan eta asteazkenetan itxita
Udarako ekintza eta irteera gehienak goizez izango dira eta aukeratutako egunak; as­te­­lehena, asteartea, osteguna eta ostirala izan dira. Aste­az­kenetan itxita egongo da. Eta asteburutan ez da ez ekintza eta ez irteerarik antolatu uz­tailean.
Hori bai, beste egunetan irte­era ugari eta ekintza asko daude iragarrita.

Paintballera joateko ­uztailaren 6a, apuntatzeko azken eguna
Programari begiratuz gero, opor giroan ere, elkartu eta ondo pasatzeko aukera ugari daude. Esaterako, ostiralero Hernaniko igerilekuetara jo­an­­­go dira gazteak 11:00etatik 15:00etara.
Ostegun honetan Santa Bar­baran otordu goxoa egingo dute, minigolfean jolastu eta gero. Denetatik antolatu da eta horrela uztailaren 12an esaterako paintballera irteera dago. Bertara joateko apuntatu egin behar da aurretik. Uztailaren 6a da azken eguna  hgaztelekua@gmail.com helbide elektronikoan izena ema­teko.
10 euro ordaindu behar dira eta baimen orria ere bete behar da eta sinatu. Gazte­lekuan hartu daiteke eta bete ondoren  bertan entregatu edo emailez bidali daiteke.

 

UZTAILEKO EGITARAUA
l Gaur, astelehena, hondartzara irteera. 11:00-15:00.
l Bihar, asteartea, Leitzaranera bizikletan irteera. 10:00-14:00.
l Uztailak 5, Minigolfa eta Santa Barbaran otordua. 11:00-15:00.
l Uztailak 6, Hernaniko igerilekuetara. 11:00-15:00.
l Uztailak 9, Ave Maria + Slackline. 11:00-14:00.
l Uztailak 10, Santa Klara irlara irteera. 10:30-15:30.
l Uztailak 12, Paintballera irteera. 10:00-14:00.
l Uztailak 13, Hernaniko igerilekuetara. 11:00-15:00.
l Uztailak 16, Gynkana + Ur Festa. 10:30-13:30.
l Uztailak 17, Egun pasa Zarautzera. 10:30-15:30.
l Uztailak 19, Ekintza irekia. Ordua zehazteko.
l Uztailak 20, Hernaniko igerilekuetara. 11:00-15:00.
l Uztailak 23, Jolas zikinak. 10:30-13:30.
l Uztailak 24, Piraguismoa (Ondarretan). 16:00-20:00.
l Uztailak 26, Afaria + Gaubela. 19:00-22:00.
l Uztailak 27, Hernaniko igerilekuetara. 11:00-15:00.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!