Maialenek urruti, Ligara sailkatzea

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 1a, 02:00

Ez da posible izan. Hernaniko Maialen traineruak ezinezkoa du Euskotren Ligara sailka­tzea atzo Portugaleten zortzi­garren sailkatu eta gero. Lau traineruk bakarrik lortu deza­kete Ligara sailkatzea eta on­tzi asko daude, hamabi guz­tira, postu gutxi horien bila.  

Faborito nagusiak ez zu­ten hutsik egin eta San Juan (11:06) eta Orio (11:10) sailkatu ziren lehen­dabiziko bi pos­tu­etan eta Hondarribia (11:17) eta Do­nosti Arraun Lagu­narentzat (11:17) izan zen laugarren pos­tua. Lau traineru hauek sail­kapena ia ziurtatuta dute atzoko aldeak ikusita. Bos­garren Kaiku (11:37) sail­katu zen lau­garren postutik 20 segundora. Hala ere puntuak hartzen dira kontutan eta oraindik borroka espero da.

Hernani (12:06) aldiz, hamar­ga­rren sailkatu zen eta aukera guztiak galdu ditu. Lehenengo postutik minutu batera geratu zen. Aurten­go denboraldia ez da erraza izan­go Hernanirentzat eta hori bazekiten hasi aurretik arra­unlari eta entrena­tzai­leak. 

Bi ontzi utzi zituzten atze­tik; Lea Artibai (12:50), hama­­bigarren, eta Hibai­ka (12:18). Erren­teriarrak zia­boga ba­rrendik eman eta beren bide­tik itzuli ziren buelta ongi emateko, den­bora asko galduz manio­bra horretan. 

Donostiarra (11:42) sailkatu zen seigarren, Deusto (11:43) zaz­­pigarren, Tolosaldea (11:50), zortzi­garren, eta Cabo  (11:57) bede­­­ra­tzigarren. 

Hernaniren helburua aur­tengo denboraldian estropa­daz estropada hobetu eta espe­ri­entzia hartzea izango da. Tal­­dea eraberritu egin du aur­ten eta sendotze bidean dau­de. 

Zierbenan itsasoan da estropada
Eta hobetzen hasteko lehe­nengo aukera gaur izango dute, 11:45etatik aurrera Zier­benan. Ur geldoetatik itsasora pasako da estropada eta beste estropada mota ikusiko da, nahiz eta hau ere erlojuz aurka izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!