Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak beste behin, liburu eta disko azoka solidarioa jarriko du gaur, Plaza Berrin. Goizeko 10:30etatik 14:00etara, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira jarriko dute uztailaren lehenengo egun honetan azoka solidarioa.
Aukeran izango dira, 1.000 liburu baino gehiago, CDak, eta binilozko diskoak, «guztiak egoera eta prezio onean». Gainera, gogorarazi dute, nahi duenak aukera daukala, liburu eta diskoak emateko, erabiltzen ez dituenak eta egoera onean daudenak: «horiek eramanez, behar gehien daukatenei laguntzen ariko gara».