Udalak San Joan festen balorazio positiboa egin du

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 1a, 02:00

Aurtengo San Joan jaiak bu­katu dira eta Udalaren behin-behineko «balorazioa baikorra da. Ehundik gora ekitaldi antolatu ditugu, Udalak eta herriko zenbait talde elkarla­ne­an, eta orohar aurreikusita be­zala joan dira. Eguraldiak lagundu digu eta dantza, mu­sika, an­tzerkia, jolasak, kirolak... ekitaldi guztiak ka­lean gi­­­ro ederrean gozatzeko aukera paregabea erraztu digu ho­rrek».

Elkarlana ere azpimarratu du Udalak. «Eguraldiaz gain, udal langileen eta herriko talde, elkarte eta kolektiboen esfortzua, lana eta profesionaltasuna fun­tsezkoak izan dira ekitaldi guztiak behar bezala atera daitezen. Haiei esker hernaniar guztiok gozatu ahal izan dugu Sanjoanetan. Haiei esker gure sanjoanak jai parte-hartzaileak eta herrikoiak dira».

«Eraso sexistak arbuiatu eta salatzen ditugu»
Hala ere eraso sexistek festen beste aldea izan direla azpimarratzen dute Udaletik. «Gi­ro alai hori ilundu duten hiru sexu erasoren berri izan dugu; emakumeen kontrako eraso horiek gogor arbuiatu eta salatu nahi ditugu. Sanjoa­netan eta urte osoan, Herna­nik planto egiten die eraso sexistei!».

Balorazio sakonagoa eta bateratua egiteko hitzordua ezarrita dago: bihar, astelehenean, 19:00etan, Biteri kultur etxean. Jai Batzordeko kide guztiok, baita herritarrak ere, gonbidatuta daude parte har­tzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!