Julen Deskarga eta Oier Alegria hernaniarrek Umore Ona txapelketako finala irabazi zuten, atzo, Goizuetan. Añorgako Oliden eta Bertiz 18-11 garaitu zituzten. Ez zuen zorte bera izan Xanet Apezetzea goizuetarrak eta finala 18-10 galdu zuen, Etxeberriarekin batera, Labaka-Artetxeren kontra kimu mailan.