Modu desberdinetan mugitzeko deia, Mugikortasun Astean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 15a, 02:00

Udaleko Hirigintza sailak bultzatuta, Mugikortasun As­tea antolatu da Astigarragan, irailaren 19tik 24rako tartean. Besteak beste, ibilaldi desberdinak, hitzaldiak eta pelikula emanaldiak antolatu dira, eta herritar guztiak daude parte hartzera gonbidatuta, ekitaldi guztiak irekiak izango baitira.

Tren berdean edo oinez, ibilaldiak
Astea hasteko, tren berdean ibilaldi bat egiteko aukera izango da. Irailaren 19an izango da hori. Joseba Barandia­ra­ne­tik aterako da trena, arra­tsal­deko 17:00etan eta 18:00e­tan.

Hurrengo ibilaldi proposamena, berriz, irailaren 21era­ko egin da. Egun horretan, goizeko 11:00etan jarri dute zita Joseba Barandiaran plazan, eta bidegorrian barrena Martutenera joan-etorria egin ahal izango da. Bueltakoan, udaletxean jan-edana jarriko da, parte-hartzaileentzat.

Herbeheretako bizikletak protagonista, ‘Why we cycle’ pelikulan
Mugikortasunaren inguruan hausnartzeko pelikula bat ere ikusi ahal izango da irailaren 20an, arratsaldeko 19:00etan, kultur etxean: Why we cycle. 

Bertan, txirrindulari eta zientzialariei egindako elkarrizketen bidez, Herbehe­re­tako bizikletaren aldeko kulturaren berri ematen da, eta bizikletan ibiltzeak zoriontasuna eta osasun ona dakar­tza­la defenda­tzen da. Herbe­he­retan gehiago omen dira bizikletak biztanleak baino, eta mugitzeko erabiltzen diren garraio moten artean, %25 edota hirietan, baita %60 ere, bizikletak dira.

Tren berdean ibiltzeko aukerarekin hasiko da Mugikortasun Astea, asteazkenean.

Gimnasia eta ginkana, ariketa egiteko beste bi modu
Irailaren 20rako beste proposamen bat ere egin da. Goi­ze­ko 11:00etatik 12:00ak bitartean, helduentzako gimnasia saio gidatua izango da Joseba Ba­randiaran plazan, eta par­te-hartzea irekia izango da.

Ariketa egiteko beste aukera, ostiralean, irailaren 21ean izango da: ginkana prestatuko da, 17:00etatik aurrera, Herri Eskolako patioan, eta bukatzeko txokolatea emango da, bizkotxoekin.

Elkartuk, hitzaldia
Programa borobiltzeko, hitzaldia emango du irailaren 24an Elkartu federazioak, Herri Eskolako areto nagusian. Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten pertsonen Fe­de­razio Koordinatzailea da. 

MUGIKORTASUN ASTEA
Irailak 19
17:00 eta 18:00, Tren berdea, Joseba Barandiaran plazatik aterata.
Irailak 20
11:00-12:00, Helduentzako gimnasia, Joseba Barandiaran plazan.
19:00, Why we cycle pelikularen proiekzioa, kultur etxean.
Irailak 21
11:00, Ibilaldia, Joseba Barandiaran plazatik Martutenera, bidegorrian ba­rrena. Ondoren pikoteoa, udaletxean.
17:00, Ginkana eta txokolatea bizko­txoekin, Herri Eskolako patioan.
Irailak 24
17:00, Hitzaldia, Elkartu Federazioaren eskutik, Herri Eskolako areto nagusian; Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten pertsonen Federazio Koordinatzailea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!