‘Maialen’ gaur, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 11a, 02:00

Gipuzkoako Traineru Txapel­keta gaur jokatuko da Mutri­ku­ko uretan eta Hernaniko Maialen bertan izan­­go da. Es­tropada 18:00­etan hasiko da eta guztira zazpi txanda dau­de.

Lehenengo txandan beteranoen estropada ikusi ahalko da eta ondoren hasiko da emakumeen Gipuzkoako Txa­pel­keta. Hernani nesken lehenengo txandan irtengo da eta berarekin batera ariko dira Tolosal­dea eta Lapurdi. 

Gero emakumezkoen beste bi txanda daude eta azkenik gizonezkoen Txapelketa hasiko da. Esan, hemen nahiz eta Hernani ez egon, badirela hernaniar arraunlariak beste on­tzi batzutan. Donostiarran Xa­bat Pastor, Ivan López, Aitor Ira­ola, Jon Iruretagoiena esaterako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!