Jose Maria Setien hil da

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 10a, 02:00

JOSE  Maria Setien Donostiako gotzain emeritu hernaniarra hil da Donostiako Hospitalean, igandean iktusa izan ostean. Setienek igande goizean izan zuen iktusa, eta berehala eraman zuten Donostia Ospita­lera. eta bertan hil da gaur goizean..

Hernanin jaioa 1928an, Jose Maria Setien Alberro 1979tik 2000. urtera arte izan zen Donostiako gotzain. Juan Maria Uriartek hartu zion lekukoa, eta 2010ean, Jose Ignacio Munilla gaur egungo prelatuak.

Hileta bihar asteazkenean egingo dute Artzai Onaren katedralean 12:00etan. Hain justu, Munillak Setienen alde otoitz egiteko eskatu zien igandean mezan Donostiako Artzain Onaren katedralean bildutakoei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!