Ordutegiak, denboraldi berrirako

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 6a, 02:00

Datorren denboraldira begira jarri dira dagoeneko, Hernaniko Esku­baloi Taldean; eta finkatu dute, zein izango diren talde bakoitzaren entrenamenduen egunak eta orduak. Infantil neskek, astearte eta ostegunetan entrenatuko dute, 18:00etatik 19:00etara. Infantil mutilen talde txuriak, astelehenetan (18:00-19:00) eta ostegunetan (18:00-19:15); eta gorriak, astearte eta ostiraletan (19:00-20:00). Kadete neskek, berriz, hiru saio izango dituzte astean: astelehenetan (19:00-20:30), asteartetan (19:00-20:00), eta ostiraletan (20:00-21:30). Kadete mutilek ere, hiru saio izango dituzte: astelehenetan (18:00-19:00), asteazkenetan (19:30-20:45), eta ostegunetan (19:30-21:30). Eta aurten, aurrenekoz, jubeniletan ere izango du mutilen taldea, Hernanik. Hiru aldiz entrenatuko dute, astean: astelehenetan (19:00-20:30), asteazkenetan (20:30-22:00) eta ostiraletan (20:00-21:30). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!