Zubiri berriz ere, garaipenaren atean

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 2a, 02:00

zubiri goizuetarra azpitxapel­dun geratu da Promozio Tor­neoan. Eloyrekin batera 20-40 galdu zuten Etxarri eta Laba­karen aurka azken partidua, larunbatean. Azken bi txapel­keta ofizialetan finalera iritsi da Zubiri, baina bietan ez du irabazteko aukerarik izan parti­du erabakiorrean; ez Sa­gar­doaren Txapelketan, ez eta Promoziokoan. Hala ere, ba­lan­tzea positiboa da fi­nalera iristea ez bait da erraza izaten.
Etxarri eta Labaka gehiago izan ziren partidu osoan zehar, alde haundiarekin. Eloyk orain bi hilabete eskas egin du debuta eta urduri­tasuna nabaritu zuen. Zubirik ez zuen laguntzerik izan eta aurkariak oso sendo aritu ziren bai aurreko koadroetan, baita atzekoetan ere. Merezi­tako garaipena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!