Erakusketa jarri zuen Hernaniko Sarek ekainaren 26an «haur motxiladunen errealitate latza benetan nolakoa den hobeto ulertzen laguntzeko». Hiru gunetan dago banatuta: aurrenekoa ‘marrazkien gunea’ da; bigarrenean, datuen berri ematen da; eta hirugarrena, aldiz, ‘gune interaktiboa’ da. Biterin dago ikusgai gaur arte, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitarte.