Datorren uztailaren 11n, 40 urte beteko dira, poliziak tiroz hil zuela Joseba Barandiaran, Iruñako San Ferminetan. Eta urteurren borobilean, Joseba gogoan! herritar ekimena antolatu dute, egun horretan bertan. Eguerdiko 13:30etan jarri dute zita, muralean: erakusketa, lore eskaintza, agurra, bertsoak, hitzaldia, eusko gudariak, eta bazkaria Ipintza sagardotegian (izenematea Zipotzan; 20 euro dira). Parte hartuko dute, Zipotza elkarteak, Gazte Asanbladak, Ahaztuak elkarteak, Iruñeko Peñek, eta Joseba Barandiaran eta German Rodriguezen familia eta lagunek.