Egin Zotz!, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 18a, 02:00

EGIN ZOTZ! Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren presentzia haunditzeko kan­paina jarri da abian. Her­nanin irailaren 20tik aben­duaren 15era egingo da; Asti­garragan aldiz, irai­laren 27tik abenduaren 14ra.
Kanpainari hasiera ema­teko Mikel Garaizabal enologo sumilerrarekin pintxopote gi­da­tua antolatu da. Aurkez­pena 18:30etan egingo da Plaza Berrin, ostegunean, eta bertan egongo dira besteak beste, sagardogileak, Hernaniko Os­ta­lariak, Asier Arrese HAZIko zuzendaria eta Her­nani eta Astigarragako Al­ka­teak
19:00etan tabernaz taberna sagar­doaren inguruko azal­penak emango ditu Mikel Garaizabalek, jen­dearen parte hartzea sustatuz, Atxur taber­natik hasita. Zen­bait taber­netan Euskal Pintxo potea izan­go da egun berean, 2 eu­roan jendeak Eus­kal Sagar­doa eta kalitatezko Eus­kal pro­duktuak dastatu ahal izan­go ditu.
Astigarragara, irailaren 27­an helduko da Mikel Garai­zabalek gidatutako Eus­kal Pin­txo Potea. Bertan ere zita, arratsaldeko 7etan izango da, kasu honetan, Joseba Baran­diaran plazan.

Ostegunero, zozketak
Kanpainak irauten duen bitar­tean ostegunero, zozketak izan­go dira Euskal Sagardoa kontsumitzen duten bezeroen artean eta egunero Euskal Sagardoa kontsumitzen due­nak mokadu bat izango du opari. Horrez gain, hainbat ekitaldi izango dira Hernanin eta Astigarragan Euskal Sa-gar­doarekin.
Egin zotz! izango da Hernani eta Astigarragan era­biliko den leloa: batetik bo­tilatik txotx egitearen ga­rran­tzia azpimarratu nahi delako. Horrez gain, zozketak ere izango direlako eta baita pintxoetako zotzak ere.
Euskal Sagardoa kon­tsumitzen dutenek Zubeltzu­ren gindila-azeituna mokadu bat edo Basatxerriren txorizo  mokadu bat izango dute opari.
Ostegunero sariak izango dira kontsumitzaileen artean: sagardoa, ice-bag-ak, kamise­tak, aurreko mantalak eta urte bukaeran egingo den afari maridatu baterako txar­telak.

Euskal pintxo potea eta pintxo pote gidatua
Hilero, Euskal Pintxo Potea egingo da. Euskal Sagardoa, bertako produktu pintxoekin eskainiko da 2 euroan (5 pin­txo eta botila 10 euroan).
Euskal Pintxo pote gida­tuak ere izango dira Hernani eta Astigarragan, Mikel Garai­za­balen eta Euskal Sagar­do­aren eskutik. Bestalde, animatu di­ren taberna eta jatetxeetan afa­ri gidatuak izango dira: Her­na­nin Tripontzi eta Errio­guarda tabernetan eta Asti­garragan, Ikatza tabernan eta Ipintza sagardotegian.

Kanpaina bukerako festa, abenduaren 14an eta 15ean
Abenduaren 14 eta 15ean be­rriz, bukaera festa girotuak izango dira. Astigarragan Jo­se­ba Barandiaran plazan eta Hernanin Plaza Berrin, Basa­txerriko txerri oso bat erre eta emango du raziotan Txomin Parrillak.
Astigarraga eta Hernaniko tabernetan Euskal Sagardoa kontsumitzen dute­nek %50 merkeago izango dute razio bakoitza.

EGITARAUA
HERNANIN
Irailak 20: Euskal Pintxo Potea. Mikel Garaizabal enologo eta sumilerrak gidatua. Hasiera, 7etan, Plaza Berrin. Tabernaz taberna Atxurretik hasita.
Urriak 4: Euskal Pintxo Potea.
Urriak 5: Afari maridatua Tripontzi jate­txean, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Tripontzi jatetxeak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Tripontzin  943 55 57 24.
Urriak 8-Urriak 21: Bakailo Astea Euskal Sagardoaren Babesletzarekin.
Azaroak 1: Euskal Pintxo Potea.
Azaroak 15: Afari maridatua Errioguarda jatetxean, 20:30etan.
Euskal Sagardoa eta Errioguarda jate­txeak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Errioguardan  943 330291
Abenduak 6: Euskal Pintxo Pote Gidatua Herriko tabernetan.
Zita, 19:00etan, Zinkoenean.
Abenduak 11: Afari gidatua.
Abenduak 15: Kanpaina bukaerako festa.

ASTIGARRAGAN
Irailak 27: Euskal Pintxo Potea. Mikel Garaizabalek gidatua. Hasiera, 7etan, Joseba Barandiaran Plazan. Tabernaz taberna.
Irailak 30: Sagar Uzta.
Urriak 4: Euskal Pintxo Potea.
Urriak 26: Afari maridatua Ipintza sagardotegian, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ipintza sagardotegiak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Ipintzan  688 811 724
Azaroak 1: Euskal Pintxo Pote Gidatua. Hasiera 7etan, Norberto Almandoz plazan.
Azaroak 9: Afari maridatua Ikatza tabernan, 20:30etan. Euskal Sagardoa eta Ikatza tabernak jarritako afaria uztartuko dira. Erreserbak Ikatzan  943 55 49 89.
Abenduak 6: Euskal Pintxo Potea
Abenduak 10: Afari gidatua
Abenduak 14: Kanpaina bukaerako festa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!