Ikasle berriek, izena emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 17a, 02:00

2018-2019 ikasturtean ere aukera izango dute hernaniarrek Kantuz musika eskolan (Aristizabal, 5) gitarra jotzen ikasteko. Aurreko astean dagoeneko ikasle direnek egin behar zuten izenematea; gaurtik aurrera, aldiz, ikasle berriek egin beharko dute. Udaletxeko Harrera Zerbitzuan izango da apuntatzeko aukera, ostiralera arte. Informazio gehiagorako: 943 337 041 (Hezkuntza saila). 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!