Mundarro klubak futbol eskolak antolatu ditu aurtengo denboraldirako ere. Urriaren 1ean hasi eta astelehenero entrenatu ahal izango dute Zarkumendegin, 17:00etatik 18:30etara, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoek. Horretarako izena eman behar da kiroldegian. Kuota 220 euroko izango da, autobusa, kirol ekipamendua (kamiseta, galtzak, kirol-jertsea, beroketako kamiseta eta galtzerdiak) eta teknikari tituludunak ordaintzeko. Bestalde, aurten, 80 euroren truke, ondorengo arropa-sorta lortu ahal izango da: paseorako kirol-jertsea, poloa, motxila eta entrenamenduetarako kamiseta. Autobusak 16:40etan aterako dira La Salletik, eta 16:50etan Astigarragatik, Ekaitz tabernaren aurretik.