Ate joka dira San Ferminak!

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 30a, 02:00

Hernaniko San Joanak pasata, eta Astigarragako Santio jaien aurretik, bide erdian ospatuko dituzte San Fermin jaiak, Mar­tindegi auzoan. Datorren ostira­letik igandera izango dira.
San Fermin egunaren bez­pe­ran hasiko dituzte festak, kale­ji­ra eginez, goizeko 11:00etan. Eta hortik aurrera, makina bat zita izango dira, ostiralean ber­tan: haur jolasak, buruhaun­di­ak goizean; marrazki tailerra, karabina tiro lehiaketa, puz­ga­rri bereziak, tortilla lehiaketa eta sagardo dastaketa arratsal­dean; eta Bide Batez taldearekin erromeria gauean.
Makina bat ekintza izango dira asteburuan ere; besteak bes­te, larunbateko auzo bazka­ria. Horretarako, txartelak sal­gai daude, uztailaren 5era arte, Martindegi elkartean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!