Uztailaren 25etik 29ra izanen dira Santio jaiak Aranon, aurten. Eta dagoeneko ari dira, festetarako materiala ere prestatzen. Horrela, esaterako, buruhaundiak egiteko tailerra jarri dute martxan.
Asteazkenero ari dira elkartzen, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitarte, Maisuenean bertan. Ekainaren 13an hasi ziren, eta uztailaren 25ean eginen dute azkeneko tailerra, Santio jaietarako prest edukitzeko. Buruhaundiz beteko da Arano, aurten!