Liburu eta disko azoka solidarioa, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 30a, 02:00

Beste behin, liburu eta disko azoka solidarioa jarriko du Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkarteak, Plaza Berrin. Bihar izango da, goizeko 10:30etatik 14:00etara, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Aukeran izango dira, 1.000 liburu baino gehiago, CDak, eta binilozko diskoak, «guztiak egoera eta prezio onean». Gainera, gogorarazi dute, nahi duenak aukera daukala, liburu eta diskoak emateko, erabiltzen ez dituenak eta egoera onean daudenak: «horiek eramanez, behar gehien daukatenei laguntzen ariko gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!