Bi hilabete, gozatzeko!

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 30a, 02:00

Bost izango dira aurten, uda Hernanin pasako duten haur sahararrak. Iaztik errepi­ka­tu­ko dutenak dira lau, Moha­med Uadadi Mohamed-Mou­lud, Fatma Mohamed-Mou­lud, Hayat Salma Bad eta Usa­ma Selma Mohamed Lamin; eta bat etorri da au­rre­nekoz: Jadya Bahim Salem Hanafi.

Luis Intxauspe alkateak eman zien ongietorria, eta he­rrian ondo pasatzera gon­bi­da­tu zituen. Harrera familiei, berriz, eskerrak eman zizkien, eta Udalaren laguntza eskaini.
Hamaiketako eder bate­kin borobildu zuten ongietorria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!