Etorkizunera begira, harrobia lantzea zein garrantzitsua den azaltzen dute entrenatzaile eta futbolari garrantzitsuenek, eta hain zuzen, hori da CD Hernaniko Futbol Eskolak duen xedeetako bat. Horri esker, txikitatik hasi daitezke Hernaniko neska-mutilak futbolean.
Oraingoan 2007, 2008, 2009 eta 2010. urteetan jaiotakoek izango dute aukera Futbol Eskolan parte hartzeko, CD Hernaniren futbol sailak jakinarazi duen arabera.
Irailean zehar eman ahal izango dute izena, eta horretarako, Zubipera jo beharko dute. Astelehenetik ostegunera izango da apuntatzeko aukera, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara, taldearen bulegoan.