Ikasturte bukaera ospatzeko aukera ezin hobea izango dute Denontzat Gimnasioko kideek bihar, Denontzat Festibala egingo baitute han bertan, gimnasioan. 11:00etan hasiko da, I. Denontzat Race-arekin; ondoren, bazkaria izango da 14:00etan; bazkalostean, 15:00etan, indar-proba; eta sari-banaketaren aurretik, bingoa egingo dute. Iluntzeko 20:30etan, indarrak berreskuratzeko, pikoteo-poteoa izango da, eta 22:00etan bukatuko da festa.