Promozio Txapelketaren finala jokatuko dute bihar Etxarri eta Labakak, Eloy eta Zubiri goizuetarraren kontra. Galarretan izango da partidua, arratsaldeko 16:00etan hasita. Dagoeneko aurreratu dute Eloy eta Zubirik gorriz jokatuko dutela, eta Etxarri eta Labakak, aldiz, kamixeta urdina jantziko dute.