Kirolgi Fundazioak eta Self Coaching 360ek antolatuta, dinamika batean hartu zuten parte Hernani Errugbi Elkarteko zuzendaritzako kideek ekainaren hasieran. Gipuzkoako kirol elkarteen kudeaketa profesionalizatzeko laguntza eskaintzen zuen jardunaldia zen.
Beren esperientzia azaltzera joan ziren, hain juxtu, Errugbi Elkarteko kideak, tartean, Juan Rodriguez lehendakaria. Berak egin zuen elkartearen aurkezpena, eguneroko lana (kudeaketaren ikuspegitik) azaldu zuen, eta datozen bi urtetako erronkak aurkeztu zituen.