Podiumetik podiumera, CD Hernaniko atletak

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 29a, 02:00

San Joanak tarteko izanda ere, lehian aritu dira CD Her­na­niko atletak. Eta maila ederrean, gainera! Haundia egin zuen Jon Alonsok, Gasteizen: urrezko domina lortu zuen, Euskadiko Txapelketan, kadete mailako mailu jaurtiketan. 4 kiloko mailua, 27,95 metrora jaurti zuen hernaniarrak.

Baina hori ez zen izan, taldeko atletek asteburuan lortuko zuten podium bakarra. La­runbatean bertan, Andoaingo Kros Mistoa izan zen, bikote mistoek lehiatu zutena, 5 kilometroko ibilbidean. Eta bertan, podiumera igo ziren, taldeko hiru atleta: bigarren postua lortu zuten Ane Otaegik eta Antxon Kortak; eta hirugarrena Eva Esnaolak, Unai So­rrondegi ilobarekin batera.

Eta azkenik, igandean, Do­neztebeko Krosaren 40garren edizioan ere izan zen hernaniarrik. 7,5 kilometroko ibilbidean, 29:24 denbora egin zuen Xabier Barberenak, beteranoetan hirugarren sailkatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!