Kontzertu berezia gaur, Muskulo taldearekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko eka. 29a, 02:00

Emanaldia antolatu dute gaur gauerako, Goizuetako Iskibi kanpinean; baina saio berezia izanen da: Lau ikuskizuna es­kainiko du Muskulo taldeak, musika, dantza eta zinea uz­tartuz. Gaueko 23:00etan hasiko da emanaldia.

Lau izeneko diska kaleratu zuen talde oiartzuarrak, au­rre­na. Lau abesti, taldeko lau ki­de­ek (Iker Fernandez, Oscar Man­so, Oskar Moran eta Ander Fernandez) sortutakoak. Eta hortik, Lau proiektua jarri zuen martxan taldeak: «Lau kide, ha­maika lagun; lau abesti, ha­maika soinu; lau film, ha­mai­ka irudi; lau dantza, hamaika mugimendu; hamaika emozio, mundua mugitu!».

Hori izanen da gaurko ikus­kizuna, beraz: lau abesti, lau film, lau dantza, lau musikari eta hamaika lagun.

«Musika, dantza eta zinearekin gozatzeko aukera aparta izanen da», luzatu diete gonbitea guztiei, Iskibi kanpinetik

Zuzenean joko du Muskulo musika taldeak, eta beraien musikarekin batera, 20 minutuko dantza pieza bat ikusteko aukera izanen da. Eta horrez gain, zenbait laburmetrai edo bideoklip jarriko dituzte.

Emanaldira sarrera, doan
«Musika, dantza eta zinearekin gozatzeko aukera aparta izanen da», aurreratu dute Iskibi kanpinetik, eta gonbitea luzatu diete, nahi duten guztiei. Izan ere, emanaldia ikusteko sarrera, doakoa izanen da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!